Lanbide Heziketaren
enplegu-ataria

Lan bila?

LHra zuzendutako lan-eskaintzak

Langile kualifikatuen bila?

Zure enpresarako hautagaiak

Enpresa bazara …
LAGUNDU TALENTU GAZTEA KONTRATATZEN

LEHEN AUKERA zure programa da

10.900 € arteko laguntzak profil teknikoak kontratatzeagatik

Ikaslan Bizkaia arduratzen da laguntzak guztiz izapidetzeaz

Zer da Ikasenplegu?

Ikaslan Bizkaiaren lan-orientazioko eta lana bilatzeko zerbitzua da, LHko tituludunei zein enpresei zuzendua.

LHko heziketa-zikloak lan-merkatuaren errealitatearekin lerrokatzeko beharrak profil teknikoetan eta goi-mailako teknikarietan espezializatutako enplegu-poltsa bat sortzea erraztu du. Poltsa horrek, gainera, laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie lan-bila dabiltzan edo karrera profesionala hobetzen duten pertsonei, bai eta enpresei ere, hautaketa-prozesuetan bitartekari-lanak eginez.

Zure profil profesionalera egokitzen den enplegu batean lan egin nahi baduzu edo zure enpresarako profesionalak kontratatu nahi badituzu, leku egokian zaude.

Ikasenplegu zenbakitan

645

Eskatutako lanpostuen historikoa

1625

Pertsona aktiboak

23

Lan-eskaintzak

33

Lanpostuak

Zerbait gehiago jakin nahi?

Enplegu-poltsa propioa dugu, Lanbide Heziketan espezializatutako goi-mailako teknikari eta erdi mailako teknikari profilekin. Zure esku egongo dira, zure ezaugarri eta beharrizan profesionalen arabera. Gainera, duela gutxi, zerbitzua ezarri dugu, eta orain hautagaiek ere hautagaitza berez aurkezteko aukera izango dute, Ikaslan Bizkaiak hautaketan bitartekaritzarik egin gabe.

Ohiko prozesua da zure CV bidaltzea zure profilarekin bat datozen eskaintzetara, eta, ondoren, prozesuaren bilakaeraren berri emango dizugu. Ez duzu askoz gehiago egin beharko, Ikaslan arduratzen baita enpresarekin eta zure hautagaitzarekin dugun harremana kudeatzeaz.

Bestalde, Ikasenpleguk zuzenean lan egiten du beren eskaintzak gure webgunean jartzen dituzten enpresekin, eta beren taldearentzat behar duten talentua aurkitzen laguntzen diegu. Lan-bitartekotza egiten dugu ohiko kontratazioetan, laneratzeko programei lotutako kontratazioetan eta lantokietako prestakuntza-prozesuei lotutako txertaketetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren lanbide-arloetako profilak, lanpostu teknikoak eta goi-mailako teknikariak dituzten eskaintza guztiak aurki ditzakezu.